1. |
Zerumuga
04:11
|
|||
Leihoaren beste aldean
etxe-orratzak irrista doaz.
Maitaleok ihesi goaz
egunero desertutik,
zerumuga zeharkatu eta
inoiz ez itzuli.
Ibilgailu magikoak
erregaia behar du.
Kontzientziari ezin ihesi
jaso dugu esku-balazta.
Algaraka hasi gara
zoramenaz oharturik,
zerumuga zeharkatu eta
inoiz ez itzuli.
|
||||
2. |
Harro
03:29
|
|||
Ez, ez da zuri ala
beltz.
Arriskuaren xarma.
Zin, euforian
ukiezin.
Soinuan bildurik gaua.
Oihaneko piztien aurrean
(harro datorren)
dantzatzeko bultzada
maite hori,
ezin eutsi.
Bai, maiz egon naiz zure
zain.
Faltan izandako drama.
|
||||
3. |
Hego haizea
04:05
|
|||
Hasperenak salatu zaitu,
unea jada iragana da.
Oroitzapen ahaztuek blaitu
ilunabarra.
Gera zaitez nire alboan
beste behin,
lotsagabe amildu da
denbora.
Zein ote da sentsazio
horren izena?
Hego haizea hemen da.
Distira itsugarri batez
ametsak hodeiak dira.
Lurrera jausten den euriaz
busti eztarria.
|
||||
4. |
Ekintzaile surrealista
03:53
|
|||
Behia begira dago,
sandaliapean
galtzetin moreak.
Irribarrea baino,
ortzi-mugan soa
patxaran basoa.
Burutik jota hago
kristoren harrikada!
Kemena kamarada,
babestu barrikada!
Arau burgesa, zer da?
Espaloian etzan
baldosak kopetan.
Ameba zuhurrek dena
ematen dakite,
ura irakiten.
|
||||
5. |
Test
03:54
|
|||
Ur-lasterretan
islada erauziak.
Iaz sinetsi ezin genuen
orainean.
Urperatzean
bultzada aldakorrak.
Gainazalean heldulekuen nora
eza.
Zuhaitzaren adarretan zenbait
erantzun
premiazko
hatz-mamiekin igurzten.
Eta olatu bat. Eta beste bat.
Darrai lokatzak.
Emari honek iturburura
garamatza:
Taldea ala nia?
|
||||
6. |
Psikofonia
03:50
|
|||
Besterik ez, izar hautsa.
Eskuminak hemendik.
Bihotzaren bideak
ibiliaz alde egin.
Bitartean eutsi,
eutsi bizirik.
Izan ere badakizu
zer dagoen harago.
Ez bainintzen deus ere
jaio baino lehenago.
|
||||
7. |
Orotan gaindi
03:40
|
|||
Bake bila
pentsamendu
ekaitzetan.
Argi batek
askatzen du adimena.
Arretari arreta jarriz
egon (h)adi orotan
gaindi.
Entzun zaitez
izateaz jabetzeko.
Ezereza
gure baitan miresteko.
|
||||
8. |
Haitzuloko margoak
04:37
|
|||
Suziriak soketan
erakarri, atzeman.
Begirada alde batetik bestera
gauerdian hitz ederren
eztena.
Botak jantzi eta segi kalera
gitarraren zorroa eskuan,
lagunen eskua.
Paradisu hilezkorra barnean.
Uhinetan galduak
sutondoan katua.
Lagunarteko pattarra edanda
erlauntzaren adimena gugan
da.
Eta kantuak jotzen du goia,
eguzkia gurtzeko sasoia.
|
||||
9. |
Sendabelarra
04:40
|
|||
Zure laguntza
behar dudala.
Keari bultza banatu zama.
Hondoa beltza da.
Nor ez da han izan?
Hondoa beltza da,
lekurik beltzena.
Buklean lelo bat:
“inor ez (h)ondoan”.
Keari bultza banatu zama.
Zauri antzuan
sendabelarra.
|
||||
10. |
Sei izter
05:06
|
|||
Sei iz***
***e **a zab**
ig******ren i*****iz
h*rag** ***** **lan.
|
Neu Troia Zarautz, Spain
Introspekzioa da gure burua ezagutzeko hautua. Nondik ekin ordea hain aldakorra eta dimentsioaniztuna den lurraldean?
Zuzenki jo duenak badaki nahasmenaren lohia zain izango duela.
Honengatik, trikimailu desberdinak probatzea baino beste aukerarik ez daukagu. Sorkuntza ekimen hau Troiako zaldi bat da. Kasu honetan, neu naiz Troia.
11993, Iruñea.
... more
Streaming and Download help
If you like Neu Troia, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp