We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Arriskuaren Xarma

by Neu Troia

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €5 EUR  or more

     

1.
Zerumuga 04:11
Leihoaren beste aldean etxe-orratzak irrista doaz. Maitaleok ihesi goaz egunero desertutik, zerumuga zeharkatu eta inoiz ez itzuli. Ibilgailu magikoak erregaia behar du. Kontzientziari ezin ihesi jaso dugu esku-balazta. Algaraka hasi gara zoramenaz oharturik, zerumuga zeharkatu eta inoiz ez itzuli.
2.
Harro 03:29
Ez, ez da zuri ala beltz. Arriskuaren xarma. Zin, euforian ukiezin. Soinuan bildurik gaua. Oihaneko piztien aurrean (harro datorren) dantzatzeko bultzada maite hori, ezin eutsi. Bai, maiz egon naiz zure zain. Faltan izandako drama.
3.
Hego haizea 04:05
Hasperenak salatu zaitu, unea jada iragana da. Oroitzapen ahaztuek blaitu ilunabarra. Gera zaitez nire alboan beste behin, lotsagabe amildu da denbora. Zein ote da sentsazio horren izena? Hego haizea hemen da. Distira itsugarri batez ametsak hodeiak dira. Lurrera jausten den euriaz busti eztarria.
4.
Behia begira dago, sandaliapean galtzetin moreak. Irribarrea baino, ortzi-mugan soa patxaran basoa. Burutik jota hago kristoren harrikada! Kemena kamarada, babestu barrikada! Arau burgesa, zer da? Espaloian etzan baldosak kopetan. Ameba zuhurrek dena ematen dakite, ura irakiten.
5.
Test 03:54
Ur-lasterretan islada erauziak. Iaz sinetsi ezin genuen orainean. Urperatzean bultzada aldakorrak. Gainazalean heldulekuen nora eza. Zuhaitzaren adarretan zenbait erantzun premiazko hatz-mamiekin igurzten. Eta olatu bat. Eta beste bat. Darrai lokatzak. Emari honek iturburura garamatza: Taldea ala nia?
6.
Psikofonia 03:50
Besterik ez, izar hautsa. Eskuminak hemendik. Bihotzaren bideak ibiliaz alde egin. Bitartean eutsi, eutsi bizirik. Izan ere badakizu zer dagoen harago. Ez bainintzen deus ere jaio baino lehenago.
7.
Bake bila pentsamendu ekaitzetan. Argi batek askatzen du adimena. Arretari arreta jarriz egon (h)adi orotan gaindi. Entzun zaitez izateaz jabetzeko. Ezereza gure baitan miresteko.
8.
Suziriak soketan erakarri, atzeman. Begirada alde batetik bestera gauerdian hitz ederren eztena. Botak jantzi eta segi kalera gitarraren zorroa eskuan, lagunen eskua. Paradisu hilezkorra barnean. Uhinetan galduak sutondoan katua. Lagunarteko pattarra edanda erlauntzaren adimena gugan da. Eta kantuak jotzen du goia, eguzkia gurtzeko sasoia.
9.
Sendabelarra 04:40
Zure laguntza behar dudala. Keari bultza banatu zama. Hondoa beltza da. Nor ez da han izan? Hondoa beltza da, lekurik beltzena. Buklean lelo bat: “inor ez (h)ondoan”. Keari bultza banatu zama. Zauri antzuan sendabelarra.
10.
Sei izter 05:06
Sei iz*** ***e **a zab** ig******ren i*****iz h*rag** ***** **lan.

about

########################################################

Arriskuaren Xarma sortzeko jarrera bat da. Izan ere, buruari jartzen dizkiogun mugek sormena erasotu egiten dutenean, hau erretirada zentzugabe batean hasiko da. Izu-ikara basati bat, zer esango dutenaren fantasma prehistorikoa barrutik datorkigun errepresio ezaguna dugunontzat. Honela, Arriskuaren Xarma erretagoardian dagoen euspen dike bat da; honaino. Pentsamenduan errezitatu beharreko mantra bat, beldur hauen kontzientzia hartzeko eta distantzia batez begiratzeko.

Neu Troia-ren lehen lan luzea den disko honetan, energia honek gurutzatzen ditu abesti guztiak eta abestiak ez direna ere... Azala eta formatu fisikoaren diseinua, bideoklipak, testuak… Joera izaten ohi dugu artelan baten borobiltasuna goraipatzeko, erpinetan sortzen diren continuumaren haustura zeozer negatibotzat jotzen delako, artista on batek menperatu beharreko kaosa. Baina, zenbat unibertso berri sortuko genituzke kaosaren iturri agortezina ez bagenu ito beharko? Zergatik tematu marmolezko eskulturekin suari argazki bat egin ahal diogunean?

“Bilaketa bat egin genuen eta hau da topatu duguna. Ez gaude bereziki interesaturik musika estilo konkretu batekin lotzeko. Dagoen kriterio bakarra gustukoa geneukana eta ez geneukanaren artean bereiztea, eta horrek nolabait ematen dio koherentzia bat guztiari. Honengatik ere pentsatzen dugu mundu guztiarentzako tokia egongo dela diskoan. Batzuk abesti batzuekin identifikatuko dira gehiago, beste batzuk besteekin. Eta norbait guztiekin identifikatzen bada, kar kar kar, gure arima bikia edo horrelako zerbait izango da, kar kar kar, bai, entsegura gonbidatuko dugu ea taldean sartu nahi duen.”

Horrelako lan batetik ezta bere partaide direnen hitzetatik ezin liteke koherentzia handirik espero, eta honengatik, behin eta berriro topatuko ditugu kontraesanak sortu duten arrastoan. Pailazo hutsak dira, pailazo hitzak duen zentzu bakarrean; onean.

Arriskuaren Xarma etiketatzea aski erraza da; Popa, Indiea, Rocka, Folka, Elektronika, Psikodelia, edo hor nonbait dagoen zerbait. Entzuteko une konkretu bat gomendatu beharko bagenu, une post-euforiko batean izanen litzateke. Hau da, euforiaren tontorra ukitu eta jada maldan behera hasten den une horretan. Ospakizun barnerakoi eta lasaian entzun beharrekoa, nostalgiak ematen duen ziurtasunetik (zoriontasun gauzatua delako).

########################################################

2019ko udazkenean Gorka Gabilondo, Xabier Matxain eta Julen Azkonak Arriskuaren Xarma lan luzea izaten amaitu duen proiektuaren lehen oinarriak jartzen hasi ziren. Pandemiaren kolpea jaso ostean, proiektua kili-kolo geratu zen eta azkenean, bizitzako arrazoi pertsonal desberdinengatik, Xabierrek albo batera egitea erabaki zuen behinik behin.

MPC sanpleadorearen laguntzarekin, 2020ko udazkenean Julen eta Gorkaren artean abestiak sortzen hasi ziren, azken honen etxean astero geldituz. Gitarra akustikoa, sintetizadore geruzak eta erritmo errepikakorrak landuz gutxika abestiak eratuz joan ziren.

Bi urte beranduago, 2022ko udaberri inguruan, zortzi abestien demoak esku artean izanik, Xabierrekin eta Iker Vazquezekin jarri ziren harremanetan abestiak talde formatura eramateko asmoarekin. Urte betez elkarrekin lantzen ibili ondoren Intxaurrondoko kultur etxeko aretoetan, eta beste bi abesti berri errepertoriora batu ondoren, 2023ko udaberrian Bilboko El Tigre estudiora joan ziren abestiak grabatzera.

Jon Aguirrezabalaga izan zen abestiak grabatu, nahastu eta ekoitzi zituen soinu eta grabazio teknikaria. Ondoren, Alex Ferrer Bartzelonako The Groove estudioko teknikariari bidali zitzaizkion nahasketak eta honek masterizatu zituen.

2024ko martxoaren 1ean, Gorka Gabilondok garatutako diseinu grafikoa baliatuz, Arriskuaren Xarma lan luzea kaleratu da euskarri digitaletan zein CD eta binilo formatu fisikoetan.

Bildumaren promoziorako epean, hiru bideoklip eta lau aurrerapen abesti kaleratu ziren (azarotik martxorako epean). Bideoklipak Laura Ibañezek sortutako animazio bat jasotzen dute (Harro, 2023ko abenduak 1), autoekoiztutako bideo bat (Hego Haizea, 2024ko urtarrilak 15) eta Borja Suberbiolarekin egindako beste bideoklip bat (Psikofonia, 2024ko martxoak 1). Bideoklipetako abestietaz gain, beste abesti bat kaleratu zen (Zerumuga, 2023ko azaroak 15), lauak euskarri digitaletan soilik eta Gorka Gabilondok sorturiko diseinu grafikoak erabiliz.

credits

released March 1, 2024

(2024/03/01 Balio Dute kolektiboa, baliodute.eus)

Musikariak:
Julen Azkona: Gitarra, ahotsak eta hitzak
Gorka Gabilondo: Teklatuak eta ahotsak
Xabier Matxain: Gitarra eta baxua
Iker Vazquez: Bateria eta perkusioa

Grabaketa, nahasketa eta ekoizpena:
Jon Aguirrezabalaga, El Tigre estudioa

Masterizazioa:
Alex Ferrer, The Groove estudioa

Diseinuak:
Gorka Gabilondo

Modeloa diseinuetan:
Made Aditia

Esker bereziak:
Unai Pelayo, Laura Ibañez, Xabier Eguia, Malen Otxoa eta Mikel Rojori

license

all rights reserved

tags

about

Neu Troia Zarautz, Spain

Introspekzioa da gure burua ezagutzeko hautua. Nondik ekin ordea hain aldakorra eta dimentsioaniztuna den lurraldean? Zuzenki jo duenak badaki nahasmenaren lohia zain izango duela.

Honengatik, trikimailu desberdinak probatzea baino beste aukerarik ez daukagu. Sorkuntza ekimen hau Troiako zaldi bat da. Kasu honetan, neu naiz Troia.

11993, Iruñea.
... more

contact / help

Contact Neu Troia

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Neu Troia, you may also like: